XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) Entzuleak bi soinu noiz diren berdin adierazten du edo ta bereiz balitza zein den bietan haundiena.

Entsegu hauk egiten direnean, pertsona berak ere aldi batetik bestera emaitza desberdinak ematen ditu eta talde bateko pertsona diferenteekin, are gehiago gertatzen dira gora behera hauk.

Jaso diren datoak estadistika bidez aztertu behar dira, bataz besteko ondorio bat ateratzeko eta neurri honetatik landa dauden saihesteak ezagutzeko.

Gehienetan bataz besteko balore hori izaten da interesgarriena, baina saihesteen neurria ere jakingarri izaten da eta zenbait entsegutan interes haundia izaten du.

Saihesteok ez dira bataz besteko dato psikoakustikoen grafotan azaltzen, baina haintzakotzat hartzekoak izaten dira.

Entzumenaren behe muga eta desplazer maila.

Entsegulari askok egin ditu entzumenaren behe muga neurketak.

Entzuleak belarri fineko gazteak direnean, 4. marrazkian azaltzen den SEM (soinu entzungarri minimoa) makurkiaren antzeko bat lortzen da.

Honek gela oso isil batetan eta kanpoko inongo kutsurik gabe ozta-ozta entzun daiteken tonu soilaren maila azaltzen digu, tonuaren maiztasunaren funtzioan. OINAZE MAILA / DESPLAZER MAILA / SEM / DEZIBELLAK / HERTZIOAK.